Trebere Web Diseinua

Lege-oharra

34/2002 Legeko II. kapitulua betez, jakinarazten dugu webgune hau Trebererena (Iker Urteaga Larrañaga) dela, IFZ: 44152512-X, helbide komertziala: Miracruz 1, 1. Ezk. – 20001 – Donostia. Trebere uneoro zainduko du behar bezala betetzen direla 15/1999 Legea, Datuen Babesari buruzkoa (DPBLO), eta 34/2002 Legea, merkataritza elektronikoari buruzkoa (IGMEZL), bai eta haiei buruzko araudi berriak eta eguneratzeak ere.

Webgunearen edukia, lege baldintzak eta erantzukizunak

Webgunearen titularrak eta/edo haren kolaboratzaileek egindako webguneko edukia informazioa emateko baino ez da, eta, beraz, inola ere ez dute ordezten aholkularitza profesionalik. Hori horrela, Treberek ez du bere gain hartzen berak bere webgunean emandako informazioko erroreen, akatsen eta hutsegiteen ondorioz Erabiltzaileak jasandako kalterik.

Treberek eskubidea du bere webguneko edukia eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko, aldez aurretik jakinarazi gabe, eta informaziorako sarbidea mugatu edo ukatu ere egin dezake.

Trebereren webgunean agertzen diren esteken helburu bakarra da informazioa ematea, eta ez dute, inola ere, iradokizun, gonbidapen edo aintzatespen izan nahi.

Ez da Trebereren erantzukizuna berak jarri ez duen informazioaren egiazkotasuna ez eta esteken bidez atzi daitezkeen hirugarren batzuen webguneetako informazioarena ere. Halaber, ez du bere gain hartzen informazio hura erabiltzeak eragin ditzakeen kalteen ardura.

Treberek ez du bermatzen ez webgunea bizkor ibiltzea ez eta etenaldirik ez izatea ere. Halaber, ez du bermatzen webgunean ez dagoela birusik edo bestelako elementu kaltegarririk, Erabiltzailearen sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan edo fitxategietan kalteak edo aldaketak eragin litzakeenik. Horren ondorioz, ez dira Trebereren erantzukizuna elementu horiek erabiltzaileari edo hirugarrenei sortutako kalteak.

Horrez gainera, Treberek, haren kolaboratzaileak, bazkideak, langileak eta ordezkariak ere ezingo dira webgune hau erabiltzeak eragindako kalteen erantzuletzat jo, ez eta webguneko informazioan oinarritutako jardueren erantzule ere.

Legedia

Erabilera-baldintza hauek Espainiako legedia bete behar dute, eta Donostiako epaitegiak eta auzitegiak izango dira haiek interpretatzeari, aplikatzeari eta betetzeari buruz sor daitezkeen auziak ebazteko eskudunak. Erabiltzaileek, lege-ohar honetan jasotzen diren baldintza orokorrak onartuta, espresuki uko egiten diote Prozedura Zibilaren Legea aplikatuz legokiekeen edozein foruri.

Webguneko edukien jabetza intelektual eta industriala

Trebere. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Trebereren jabetzakoak dira webgune honen eduki guztien jabetza intelektualeko eskubideak, hala nola eduki hauenak, batzuk aipatzearren, baina mugatu gabe: testuak, irudiak, soinuak, fitxategiak, kolore-konbinazioak edo bestelako elementuren bat, haien egitura, diseinua eta edukien hautaketa eta haiek aurkezteko modua.

Debekatuta dago webguneko edukia edo elementuren bat kopiatzea, banatzea, eraldatzea, aurkeztea, osorik edo partez, zuzenean edo zeharka sare telematikoen bidez edo antzeko euskarrien bidez, publikoari zuzendutako helburu komertzialarekin edo aipatutako helburuez harago erabiltzeko, baita iturriak aipatuz ere, baldin eta ez badu Trebereren berariazko eta idatzizko baimenik.

Webgune honetan dauden izen komertzialak, logotipoak, markak edo edozein motatako ikurrak haien jabeenak dira, eta legez babestuta daude.

Erabiltzaileen erabilera eta sarbidea

Erabiltzailea bere borondatez, bere kabuz eta egon litezkeen arriskuak bere gain hartuta sartzen da webgunean. Erabiltzaileari jakinarazi zaio eta onartzen du webgunean sartzeak eta webguneko zerbitzuak erabiltzeak webgunea erabiltzeko baldintzak onartzea dakarrela eta inola ere ez duela adierazten harreman komertzial bati ekiten zaionik Trebererekin.

Harremana edo aurrekontu eskakizuna

Aurkeztuiguzu duzun web orri ideia eta aztertu ondoren web proiektu proposamen bat egingo dizugu.

Gune hau reCAPTCHArekin babestuta dago eta Googlelen pribatasun politika eta zerbitzu baldintzak aplikatzen dira.